Zenbait euskal entitate CEPESek egiten duen “Gizarte Ekonomiaren enpresa esanguratsuen” Ranking-ean

Zenbait euskal entitate CEPESek egiten duen “Gizarte Ekonomiaren enpresa esanguratsuen” Ranking-ean

2019/03/29

Beste urte batez, CEPESek “Gizarte Ekonomiaren enpresa esanguratsuen” Ranking-a egin du, zeinak enpresa eredu honen ikusgarritasuna handitzeko helburua duen, baita berau osatzen duten aniztasuna aldarrikatzeko ere. Gizarte Ekonomiako 908 erakunderen informazioa biltzen du, zeintzuetan kooperatibak diren gehiengoak.

Argitalpena osorik hemen eskuratu daiteke (gazteleraz).

Eroski, Orona, Fagor Ederlan, Maier, Ulma…. Fakturazio handien duten kooperatiben “Top 15ean” aurkitzen dira. Lan Sozietateen artean ere badago euskal presentzia, non Betsaide, Izar Cutting Tools eta Burnigai lan sozietateak lehenengo 5en artean dauden.

Gainerako zerrendetan ere euskal entitateen presentzia agerikoa da. Honela, 10 BGAEren artean 6 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, Lagun Aro buru dutelarik (zerrendako bigarrena da). Gizarteratze Enpresetako zerrendako lehena, Koopera Servicios ambientales ere euskal enpresa da, baita Enplegu Zentro Berezietako lehena ere (Gureak Taldea).

Iturria: CEPES

Itzuli