Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko II. Kongresua Atenasen egin da

Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko II. Kongresua Atenasen egin da

2018/09/27

Irailaren 26tik 28ra izandako Nazioarteko topaketa hau “Zuzenbide kooperatiboa eta printzipio kooperatiboak” lemapean ospatu da Atenasen. Zuzenbide Kooperatiboaren II. Nazioarteko Kongresua Ius Kooperativum eta Atenaseko (Open Hellenic) eta Tesalonikako unibertsitateek antolatu dute.

Bertan, nazioarte mailan ezagututako printzipio kooperatiboen garrantzia azpimarratzeaz gain, zuzenbide kooperatiboaren barnean duten lekua aztertu dute. Topaketan munduko leku ezberdinetatik iritsitako adituek, abokatuek eta akademikoek parte hartu dute.

Iturria: Ius Cooperativum

Itzuli